XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OPORRAK ETXABEREEN ARTEAN

Badago urrutiko hondartzetan baino hurbileko baserrietan beren oporrak pasatzea nahiago duenik.

Horietako bat bazara, edozein baserritan topa ditzakezun etxabereei buruzko informazio bitxi hauek gustatuko zaizkizu.

Egunon!

Baina... zer dela eta hainbesteko oihuak goiz-goizetik?

Oilarrek oilategi osoaren aurrean beren nagusitasuna adierazteko kantatzen dute.

Oilar batek kantatu ondoren, beste batek ere kantatzen badu, handik gutxira borrokan hasiko dira bietan gogorrena zein den frogatzeko.

Gabon!

Zaldiek lau bat ordu lo egitea nahikoa izaten dute.

Eta gainera zutik lo egiteko gai dira, erori gabe.

Zaldien hanketako muskuluak mahai baten hankak bezain gogorrak jartzen dira geldirik daudenean eta, gainera, ez dira nekatzen.

Horregatik egon daitezke lotan eta zutik aldi berean.